XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hau ere, haatik, ez ahanztekoa: 1964-an, martxoaren 13-an, euskarazko liturgia onarturik, Salmoak liburuarentzat ardiesten zinuen Erroma-tik baimena, azaroaren 18-an.

1973-an, zure eskuak egin emaitza bati esker, argitaratzen ahal ginuen Berri Ona, Ebanjelioak eta Egintzak dauzkan liburuxka.

1984-eko otsailaren 10-a, egun handia; onartzen zinuen: Ahurti-ko Beneditinak, gure medioz, Beneditanoen Kongregazioneari juntatuak izan diten.

Afrika-n izan zarelarik, nahi izan duzu, 1985-an, urtarrilaren 12 eta 13-an, Zananado-ko gure etxeraino joan.

Han izan bainaiz ni ere aurten, galdegin dautazu azken apez-biltzarrean hango berrien emaiteko.

Nik kondatuen ondotik, erran duzu: Zurekin gaitutzu.

Bazoazi, Jainkoaren- gizon bizitze berri bati buruz.

Guk ere, otoitzez eta esker onez bat, erraiten dugu: Zurekin gaitutzu.

Ekainaren 18-an, Donosti-Oiarzun inguruetako hogoi-ta bederatzi apez etorri zaizkigu, gurekin Meza emaiterat.

Ondoko igandean, berriz, hor ginituen bezperetan kantari, Oiarzungo erretora ta aita Agirretxe buru, berrogoi bat Oiarzuar.

Maiatz-Ekaineko asteazken eta ortzegun gehienetan, auzo-herrietako haur-taldeen kantuez apaindua zen gure eguerdiko Meza.